24/7/07

voz en off : DOKUMENTALA -etxeko fauna I-




Nork ez ditu, udan beroaren-beroz, gelako lehioak zabaltzen lo egin ahal izateko? Eta nori etzaio, orduan, moskito edo euliren bat sartu izan?
Eta lo egin nahi, baina, harrapatu eta akatu arteko pakerik ez!!

Nagoen herria beroa da, oso beroa, kiskalgarria ia... eulien erresuma.
Euliak, haragi puxka haserrekor eta erretxinak dira.

Eta egia da haserre diruditela, zeozerk erresuminduak baileuden. Zergatik haserretzen dira horrela? Zerk sumintzen ditu unibertsoaren izaki higikorren aurka?

Eulia intsektu batzuei ematen zaien izena da, 120.000 bat espezie baitira.
Ezin dute koska egin baina batzuek ziztatu eta odola zurrupatu dezakete.
Euliak ia lurreko edozein lekuetan bizi dira, eta lurreko suntsitzaile nagusietako bat da.

Gaixotasun askoren eramailea da eulia, aberetan zizareak sortarazten ditu eta gizakiengan heriotza zor lezake.
A motako gripearen birusak sorturiko gaixotasun infekziosoak sor ditzazke euliak.
Oso gutxitan bada ere, inoiz gertatu da birus horrek pertsonei erasotzea, euli gaixoekin kontaktuan egon ondoren.

Eulien, listuan, mukian eta ziztadan aurki daiteke birusa. Kutsakorra den kasuan, ziztadarekin edo kutsatutako azalarekin kontaktuan jartzean kutsatzen da; horregatik, euli hori lehenbailehen hil beharra dago.

Ziztadaren ondorengo inkubazio-denbora 3-5 egunekoa izan daiteke, eta 7 egunekoa gehienez ere.

Deskribatu diren sintoma batzuk gripe arruntaren ohikoak dira (sukarra, eztula, eztarriko mina, giharretako mina, lanerako gogorik eza, nekea); beste batzuk, berriz, begietako infekzioa, pneumonia, arnas gaixotasun larria, eta beste sintoma larriago batzuk.

Infekzioa eragiten duen birusaren araberakoak izan daitezke sintomak, heriotzeraino eramanez.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

nathional geografhic-eko journalista egin al haiz eo¿?¿?¿?

pndjo

Anónimo dijo...

ya que eulietaz ari haizen, interesantia irudituko zaik:

http://www.ambientum.com/boletino/detalle.asp?noticia=37616&tt

ayooo

Eneko dijo...

Nik horrelako euli nazkante bat izan diat azken egunotan logelan. Beno ez da eulia, moskitoa baizik... eta inoiz ez dakizu gaixotasun arraroren bat ekarriko dizun opari gisa... eta hor nabil akatu nahian, baina ezin. Eta ezin ba lo lasai egin!