9/8/07

MARKAK eta nire AITONA 1937.ko Apirilaren 26.an

Intxorta mendia gerrate garain

Atrebentzia bada ere, kritika literarioa egiteari murgilduko natzaio segidan.
Atxagaren "Markak" azken liburua irakurri berri dut.

Imajina dezagun egoera (Gernika 1937.ko Apirilaren 26.a); pentsa dezagun bonbardatuak, metrailatuak, erreak izan ziren biktimengan, edo kartzelatuak, beren ondasunez desjabetuak, beren hizkuntzan mintzatzeagatik mehatxatuak izan zirenengan –¡Habla en cristiano!–; pentsatu gainera hogeita hamar urte luzez ez zutela gertatutakoa kontatzeko aukerarik izan –nork erre zuen Gernika?–; pentsatu, azkenez, Ricardo de la Cierva eta haren gisako beste batzuentzat biktima horiek ez daukatela kexa-txinta bat ateratzeko eskubiderik, eta ateratzen badute, «malko-jario», «sentimental» edo antzeko kalifikatzaile-karkaxak jasotzen dituztela...».

Imajina dezagun nire egoera (Zarautz, 2007.ko Abuztuaren 9.a); pentsa ezazue liburua irakurri eta amonarengana joan naizela.

- Amona, aitona Gernika bonbardeatu zuten egunian nun tzeon?
- Aitona bonbardeo egunian frentian zeon, Intxorta mendian, Elgeta onduan. Handik pasa zian hegazkinak eta bertan ere jende asko hiltzan. Pentsa, beti gogorazten zun frentian bere lagun on batekin zegoela , Txangala baserrikua, eta gizon hau egun bertan akatu zuten.
Aitonaren ondoan zegoen eta metralla bihotzetik sartu zitzaion, eta era berean, bihotz parean zeraman alkandoraren poltsikotik kartera agerian jarri zitzaion. Aitonak karteratik diru odoleztatuak hartu eta bere familiari eraman zizkion.

Ricardo de la Cierva bezalako batentzat , nire aitonak ez zuen kexa eskubiderik, sentimentaloide bat izango litzateke, lagun onena hilik bere ondoan utzi behar izan zuen gixaxo bat.

-Zuen semea hil dute - esan zien nire aitonak negar zotinka Txangalaren senideei- tori bere aurrezkiak.

Liburu benetan gomendagarria!!Markatzen duen horietako bat.

No hay comentarios: