Dedicado a las pandillas de todo crimen organizado
Zergatik uste duzu mafiak ez duela herriaren oneritzia? Egia esan arraro xamarra da herriaren sostengurik gabeko mafiarik aurkitzea, nahiz eta kontrakoa sinistarazi nahi diguten: trafikante, terrorista eta txoixo danak gaizto- gaiztoak direla eta inork ez dituela maite.
Italian mafiek sostengu bat izan dute, sostengatzaileek autoritatearen gehiegikeriarengatik babesten dituela sinisten baidute. Berdin Errusian, nire herrian eta edonon.
Nire mafiaren teoriari jarraiki: eta- ko dirigentziko edo antzeko erakunde mafioso-ko kide txoixorik ezagutzen ez dudan arren, zihur nago txoixo-lapur haundi xamarrak direla: Nork eramaten ditu kontuak etan? Nori eska geniezaioke auditoria bat?Nork kontrolatzen ditu diruz beteta dauden maletinak?
Eta guzti hau pasatzen den heinean, gixaixo batzuk pistola bat patrikean eta dinamita saku bat soinean dutela Espainian zehar hara eta honuntz kakadaiyola pasiatzen dabiltza batenbat akatu nahian heuren bizitza arriskuan jarriz eta beren senideak saminduz.
Bitartean MESIA ILUMINATUAK gixaixoen odol eta beldurraz aberasten ari dira.
Beti horrela izan da. Mafia.
Eta agiritxo bat idazten dutenean, sinistu egin behar? Nik ez diet sinisten. Ez diet sinisten hauei, ez eta auditoriak kontrolatzen dituzten Bravo-ei .
Ez, ez diet sinisten.
Beti horrela izan da. Mafia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario