4/6/07

DESTINU PETRALA

Kasik egunero moduan autoa hartu dut eta autopistarantz joan naiz. Betiko legez ticketik ez dudala nahi esan diot, alferrikakoa dudala papertxoa. Euria ari du eta Orio aldean bruma sartzen ari da, Aritzetatik pasa eta N1 koa bidea hartu dut: Lasarte, Andoain... euria ari du eta kasik hobe A 15a hartzen badut, ez dut gogorik Etxegarate igotzeko eguraldi honekin.
A-15 an paradatxo bat egin eta kafetxo bat hartu dut.
Irurtzunera iritsi bezain pronto Atakondoa ikastetxerantz zuzendu naiz: udako koaderno irakurgai eta Blai proiektuaren berri eman ondoren berriz ere autora sartu eta irratia jarri dut errepideen berri izateko.

"Trafiko ezbehar larria gertatu da A-15 errepidean, Lekunberri (Nafarroa) parean: Iruñea aldera zihoan auto bat bidetik atera da, errepide erdibitzailea hautsi du, eta kontrako noranzkoko bidean geratu da trabeska Bost lagun zihoazen autoan, eta talka handiaren ondorioz, atzeko jarlekuan zihoazen hirurak airean atera dira ibilgailutik eta errepidera erori. Bi hil egin dira, eta hirugarrena oso larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera. Lehen ikerketen arabera, hiru lagun horiek ez zeukatela segurtasun uhala jarrita agertu du Foruzaingoak."

Destinu petrala.
Euria ari du.

No hay comentarios: