25/9/07

1.atala (3 hitz, 3 atal): NAHI ETA EZIN!!


Goizaldeko ordubi t'erdiak eta ezin lo hartu, bueltaka berriro erlojura begiak... Sukaldera mini-korneto bat hartzera baina hala ta guztiz ezin trankil egon.

Mini-kornetoak ez dit efektorik egiten, alferrik, lo hartu nahi eta ezin !! Nahi eta ezin!!

Goizaldeko hiru t'erdiak aldera ezin loak hartu eta sukaldera beste bidai bat, mini-korneto bat... zzzzzssszzzz...

Bigarren mini-kornetoak, loan zuzeneko eragina du nigan.

Bigarren mini-kornetoa marrubizkoa da , zaporeaz gain, usain gozoa ere badu, marrubi usain gozoa, usaina sudurrean barna joaten da zuzenean, eta bapatean, plast!!:
usaimen-zelulek informazio hori nire burmuinari helarazten diote: "lo hartu zak!!!"
...zzzzzssszzzz...

+ To be continued...

1 comentario:

Hamargarrenean dijo...

Nik aurreneko mini kornetoa erdi janda dudanean , loak hartzen nau ni konturatu gabe ....