Kilometroak kotxe baten sartuta egiten ditut egunero.
Beste batzuentzat aldiz Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Nik astelehetik ostiralera ospatzen ditut 2005.ko Apirilaz geroztik.
Ikastolak dirua behar du handitze lanak egiteko, eta Kilometroak antolatu nahi ditu. Nik handitzen ari naizenez eta soldataren beharrez, Kilometroak egiten ditut.
Ateratako diruarekin eraikin berria ordaintzen dute. Ateratako diruarekin ezin izango dut inoiz eraikinik erosi.
Gaur 289 Kilometro izan dira.
4 comentarios:
Esperantza ez da inoiz galtzen ...
Edo ez litzateke inoiz galdu behar !
Saiatu in beharko haiz badaezpada !
Kilometrero! Hi haiz hi artista. Hala ere ez hadi kejatu, kilometroak egin nahi badituk etor hadi nirekin eskutik helduta!
hi, badaezpada, aktualizatu berko dek ba.....
pndjo
Noizbaiten hasi behar gara kilometroak egiten. Zorionekoa zu egiteko gaitasuna duzulako eta zorionak zure 2. urtemugan.
Ni ere hazteko garaian nago baina zabalera, eta kilometroak egin behar neurriz kanpo ez hazteko. Zorionekoa zu.
Zabalera hazten ez zaren horrek zertarako behar du eraikin oso bat. Zorionekoa zu zerbait txikiagokoarekin gustura bizi ahalko baduzu.
Zorionak horrelako artikulutxoak idazteagatik.
Publicar un comentario