Wiki-Wiki ren aitona Mutiloara bizitzera etorritako epaile bat zen eta herrian “Juex” ezizena eman zioten.Wiki-Wiki, Beasainen jaio bazen ere, aitonaren ezizena hartzerik balu ondo irabazia izango luke: justiziero amorratua baita.
Baina goazen arira; ordu txikiak, goizeko 3.30ak aldera eta bost zebezaren ondoren...
- Wiki hiri nundik datorkik gauzak arrazoitu ta justizi inber hori??genetikua dekela esango nike??
-Etzekit genetikua den ala ez baina nire aitona epaile huan Mutiloan.Behin bi baserritar etorri zitzaizkion oilasko batekin eta berak zer egingo eta oilaskoa bi baserrien artean jarri ta :" orain oilaskoak bere bidea egingo du eta bere oilategira joango da".
Mendiaz gain, itsasoa ere oso gustukoa du eta duela hamar urte inguru kostaldera bizitzera etorri eta nire kuadrillan epaile lanetan hasi zen. Aurten kuadrillako epaile federatu titulua eskuratu du eta Maitzaren 4.ean bere estrainaldi ofiziala izan zuen itsasertzeko taberna batean. Epaileak berehala hartu behar omen du erabakia, zalantza izpirik izan gabe, eta “ gure Wiki”-k hala egiten du: “Erabakia zirt edo zart hartu behar da eta nik hala egiten dut”.
Bere ametsa egunen batean oposaketak atera eta soinketako irakaslea izatea da. Zihur naiz irakasle on bat izango dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario